Ongi etorri mansa musora!

Mansa Muso lau etxola eta espazio komun batez osatutako ecolodge bat da, naturarekin bat egin eta bertan bizi diren pertsonekin harremanetan egoteko pentsatua.

Proiektua, ingurunean murgildu eta lurraldearekin zein inguruko komunitatearekin lotura duen egonaldia sustatzeko asmoz sortu da.

mansa musoren filosofia

turismo jasangarria

Mansa Musok turismo-jarduerak ingurumenean, ekonomian, gizartean eta kulturan dituen ondorioak kontuan hartzen dituen bidaiatzeko modua sustatzen du. Ostatutzea komunitate baten parte izatea dela ulertzen du, eta proiektuaren eta ingurunearen, zein bertan bizi diren pertsonen arteko harreman erreala sustatzen du.

kultura lokalarekiko errespetua

Proiektu honek beste leku batera bidaiatzeak erritmo desberdinetara, harremantzeko modu berrietara eta bizitza ulertzeko beste era batzuetara egokitzea dakarrela ulertzen du. Horrela, Mansa Musok, jatorrizko lekuko dinamikak erreproduzitzetik urrun, topatzeko eta elkarrekiko ikaskuntzarako guneak sortu nahi ditu.

Pribilegioaren inguruko kontzientzia

Mansa Muso Gambiara bidaiatzen duten europarrek duten posizioari eta bisitarien eta bertako biztanleen artean egon daitezkeen desberdintasunei buruzko hausnarketatik abiatzen da. Abiapuntu horretatik, bidaiatzeko modu kontzienteago, horizontalago eta errespetuzkoagoa sustatu nahi du.