Mansa Musoren jatorria Esther Kareagak Senegalgo eta Gambiako kulturak ezagutzeko zuen jakin-minetik sortu zen.2021eko abenduan Senegalera egin zuen lehen bidaia, eta, ordutik aurrera, maiz bidaiatzen hasi zen hara.

Pixkanaka, bidean ezagutu zituen pertsona eta komunitateekin harremanak sortu eta lotura pertsonalak eraikitzen joan zen. Pandemian zehar, Euskal Herrian zegoela, wolofa ikasten hasi zen, eta Mendebaldeko Afrikako musika tradizionalera ere hurbildu zen, kora ikasten eta jotzen hasi baitzen, Mendebaldeko Afrikako hari-instrumentu tradizionala.

Bide horrek Gunjurrera eraman zuen, eta han kora ikastaro trinkoa egin zuen Sona Jobarteh akademian. Egonaldi hartan Silver’s Beach ezagutu zuen, kostaldeko txoko lasai bat. Bertan, Silverren tabernaren inguruan sortzen den giroa eta komunitateren bizimodua dira gunearen bereizgarrietako batzuk, musikak eta pertsonen arteko harremanek bat egiten duten tokia baita.

Han hasi zen Esther bertako jendearekin harremanak sortzen, eta, denborarekin, harreman horiek Mansa Musoren sorrera eta garapenaren funtsezko parte bihurtu dira.

f

mansa musoren

filosofia

turismo
jasangarria

Mansa Musok turismo-jarduerak ingurumenean, ekonomian, gizartean eta kulturan dituen ondorioak kontuan hartzen dituen bidaiatzeko modua sustatzen du. Ostatutzea komunitate baten parte izatea dela ulertzen du, eta proiektuaren eta ingurunearen, zein bertan bizi diren pertsonen arteko harreman erreala sustatzen du.

kultura
lokalarekiko
errespetua

Proiektu honek beste leku batera bidaiatzeak erritmo desberdinetara, harremantzeko modu berrietara eta bizitza ulertzeko beste era batzuetara egokitzea dakarrela ulertzen du. Horrela, Mansa Musok, jatorrizko lekuko dinamikak erreproduzitzetik urrun, topatzeko eta elkarrekiko ikaskuntzarako guneak sortu nahi ditu.

Pribilegioaren
inguruko
kontzientzia

Mansa Muso parte de una reflexión sobre la posición de las personas del norte global que viajan a Gambia y sobre las desigualdades que pueden existir entre visitantes y locales. Desde esta posición, pretende promover una forma de viajar más consciente, horizontal y respetuosa.


suni