gure historia

Mansa Musoren jatorria Esther Kareagak Senegalgo eta Gambiako kulturak ezagutzeko zuen jakin-minetik sortu zen.2021eko abenduan Senegalera egin zuen lehen bidaia, eta, ordutik aurrera, maiz bidaiatzen hasi zen hara.

Pixkanaka, bidean ezagutu zituen pertsona eta komunitateekin harremanak sortu eta lotura pertsonalak eraikitzen joan zen. Pandemian zehar, Euskal Herrian zegoela, wolofa ikasten hasi zen, eta Mendebaldeko Afrikako musika tradizionalera ere hurbildu zen, kora ikasten eta jotzen hasi baitzen, Mendebaldeko Afrikako hari-instrumentu tradizionala.

Bide horrek Gunjurrera eraman zuen, eta han kora ikastaro trinkoa egin zuen Sona Jobarteh akademian. Egonaldi hartan Silver’s Beach ezagutu zuen, kostaldeko txoko lasai bat.

Bertan, Silverren tabernaren inguruan sortzen den giroa eta komunitateren bizimodua dira gunearen bereizgarrietako batzuk, musikak eta pertsonen arteko harremanek bat egiten duten tokia baita.

Han hasi zen Esther bertako jendearekin harremanak sortzen, eta, denborarekin, harreman horiek Mansa Musoren sorrera eta garapenaren funtsezko parte bihurtu dira.