Mansa Muso Estherrek Gambiarekiko duen loturatik eta bertako komunitatearekin elkartzeko gune bat sortzeko gogotik sortua da. Esther da proiektuaren bultzatzaile eta gidaria, Mansa Muso ostatu soil bat baino askoz gehiago izan dadin lanean ari dena.
Silver
Silver funtsezko erreferentea da Mansa Musoren egunerokoan eta proiektuak aurrera egin dezan. Bertako ingurua, jendea eta komunitatearen eguneroko bizitza ondo ezagutzen ditu. Gambiako egunerokoan proiektua aurrera ateratzeaz arduratzen da, ideiak errealitate bihurtzen lagunduz.
Omar
Omar da zure egonaldian bidelagun izango duzun pertsona. Iristen zarenean harrera egingo dizu, eta egonaldian zehar berarengana jo dezakezu zerbait behar baduzu. Etxean bezala senti zaitezen saiatuko da.
Wie
Wie Mansa Muso zaintzeaz arduratzen da, gu Gambian ez gaudenean ere. Etxea eta bertako espazioak zaintzen ditu, haien mantentze-lanez arduratuz eta Mansa Musoren txoko bakoitzari arreta eta mimoz begiratuz.
Naroa
Gorkarekin batera, Estherren bidelagun da proiektuaren kudeaketan. Antolakuntzaz, koordinazioaz eta jarraipenaz arduratzen dira, ideiek aurrera egin dezaten eta Mansa Musok hazten jarrai dezan.
Gorka
Naroarekin batera, Estherren bidelagun da proiektuaren kudeaketan. Antolakuntzaz, koordinazioaz eta jarraipenaz arduratzen dira, ideiek aurrera egin dezaten eta Mansa Musok hazten jarrai dezan.